Aldai Egia auzoan jaiak ospatuko dituzte bihartik astelehenera bitartean, eta gauez Bergarako herrigunetik joan etorria egin nahi dutenendako zerbitzu berezia jarriko du Udalak. Hala, bidaia bakoitzak 4 euroko kostua izango du. Taxiek ibargaraiko taxi geltokian jasoko dituzte bidaiariak, baina aurrez bertara deitzea komeni da (943761950).