Bergarako igerilekuaren inguruan EH Bilduk astelehenean egindako agerraldian esandakoak erantzuteko prentsaurrekoa egin du gaur goizean Bergarako EAJk. Adierazi dutenez, "kanpoko igerilekuaren proiektua nahiz obraren esleipena, Agurne Barruso buru zuen EAE-ANV eta Aralaren gobernuak egin zituen". Gaineratu dute, datu horiek "herritar ororen esku" daudela udaletxean.