Haizete bortitzak hainbat triskantza sortu du Bergaran. Arbolak bota ditu eta kaleko edukiontziak mugiarazi ditu, zenbait kasutan lurrera botaz. Agorrosingo kanpoko igerilekua desalojatu egin behar izan dute, haizeak sor zitzakeen kalteak saiheste aldera. Hilerrian arbola bat bota du haizeak. Udaltzainak bertan dira lanean. Zurraderon ere errekara bota du beste arbola bat.