Espoloia astintzeko asmoz igo zen oholtza gainera Stacie Collins Band. Rock, blues eta countryaren mugak nahasten dituen abeslariak, emanaldi indartsua eskaini zuen. Nashvillekoaren zuzenekoak oso entzutetsuak dira eta atzokoa horren adibide argia izan zen. Collinsek Espoloi osora zabaldu zuen bere energia eta jendeak pozik jarraitu zuen kontzertua.