Abuztuaren 24a egun berezia izaten da urtero Angiozarko Zabaleta auzoan. Eguerdian mezarekin eta luntxarekin hasi zuten eguna, eta ondoren, besteak beste, bertsoak, afaria edota erromeria izan ziren. Eta, nola ez, arratsaldez egin zuten bolo txapelketa, zeinetan beste behin ere auzoko zein kanpoko jende ugari batu zen.