Lehen egun eta gaueko aje eta nekeak kentzeko, auzotarrek bazkaria egin dute frontoian. Kuadrilla bakoitzak bere jatekoa eraman du. Hori bai, batzuk, beraiek aurrez prestatua eta beste batzuk, aldiz, erositakoa. Hori bai, kuadrilla guztiek eraman dutena, algara eta poztasuna izan dira.