Uda denboraldiari agur esateko asmoarekin, urtero bezala, Bedelkarrek merkealdi azoka antolatu du Seminarioko karpan. Herriko bederatzi merkatariren eskutik arropa, lentzeria eta osagarriak prezio ezin hobean erosteko aukera egon da. Jendea gusturago egoteko gainera, taberna eta magia ikuskizuna ere izan dute azokan.