Bergara Hiria denboraldi-aurreko torneoko garaikurra mahoneroendako izan da, penaltien txandan Mikel Jauregiren mutilak Aloñakoak baino txukunago ibili direlako –zazpi penalti bota behar izan dituzte–. Partiduan zehar, berriz, berdintasun handia egon da. 0-0ekoarekin amaitu dute norgehiagoka.