Ereindakoak ikusi eta dastatzeko aukera eskaintzen du Bergarako San Juan auzoko azokak. Landa auzoak bizitza galtzen ari zirela ikusita eta ortuari dagokion garrantzia emateko, ortu lehiaketa antolatzen hasi ziren duela zazpi urte. Lehiaketa San Juan jaietan ospatzen da, eta zapatu honetan, barazkiak batu eta azokan erakusteko aukera izaten zuten auzotarrek.