Ikasturte berriarekin, Jardunek eta Udaleko euskara zerbitzuak martxan jarri gura dituzte Berriketan eta Auzoko egitasmoak. Bi ekimen horietan parte hartzeko edota informazioa eskuratzeko, euskara elkartera jo behar da, kultura etxera joanda edo 943 76 36 61 zein 605 71 24 69 telefono zenbakietara deituta.