Azpeitiko bikotea izan da onena. Bigarren sailkatu dira Iker Sanz eta Ana Urruzola, eta, hirugarren, Ekain Uzkudun eta Laura Bastida. Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararrek ere egin dute dantza, eta, podiumetik kanpo geratu arren, "oso pozik" bukatu dute txapelketa. Guztira, bederatzi bikote lehiatu dira Moises Azpiazuren omeneko helduendako 32. dantza solte txapelketan.