San Martin jaien barruan, gaur, larunbata, hirurogei postuz osatutako azoka egin dute Bergaran. Barazki, gazta, fruitu... orotariko produktuak eskuratzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Talorik jateko aukera ere izan da bertan, eta nola ez, trikitilariek ere ez dute hutsik egin goiza girotzeko.