Gazte gaua egin zuten atzo Agorrosinen. Puzgarriak, jolasak zein DJak... Gazteek izan zuten zertaz gozatu. Uztailaren 8an egin zuten umeei zuzendutako Agorrosin gaua eta arrakasta ikusita, nagusiagoendako antolatzea erabaki du udalak. Atzokoa, bukatzear dagoen udako denboraldia borobiltzeko modu polita izan zen.