Hiru diru-laguntza mota bideratu ditu Udalak: udal euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrendako diru-laguntza, Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntza eta UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntza. Eskaerak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.