Aurten, bosgarren urtez jarraian, auzolanean garbituko dute Deba ibaia Bergarako tartean. Aseguru kontuak direla-eta, ezinbestekoa da izena ematea; Udaltzaingoan edo Agorrosinen egongo diren inprimakiak bete eta errekagarbitzeko@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko da urriaren 2a baino lehen.