Danbor hotsek koloreztatu dituzte Bergarako kaleak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko irailaren 16a

Eguraldiari begira egon dira euririk egingo ote zuen beldurrez, baina, ibilbidea laburtu eta 560 danbor-jole aritu dira Bergarako kaleak burrunbaz betetzen. Aurten, gainera, urteurren berezi batzuk izan dira. Batetik, Aritzeta abesbatza danborradan lehen aldiz irten zela 30 urte bete dira, eta, bestetik, 1967an lehenengoz irten ziren danbor-jole japoniarrak 50. urteurrena ospatu dute. Behin danborrada amaituta, San Martin Agirreren heriotzaren errepresentazioa egin dute, beste behin.

 

Osorik irakurri