Joan den zapatuan, irailaren 16an, elkartu ziren Aukeran dantza konpainiako kideak, Edu Muruamendiaraz zuzendaria buru zela, Denis Itxaso Kulturako diputatuarekin. Aukeran konpainiari esker, euskal dantza "agertoki handietan" ikusi ahal izan dela eta gero eta jende gehiagok jarraitzen duela, adierazi zuen horrek.