Autobusean eta autoetan ez ezik, bizikletan joatea ere hautatu dute debagoiendarrek. Hala, Arizmendi eta Aranzadi ikastolek egindako deiari erantzun diote ikasle eta guraso askok. Elorregin elkartzeko hitzordua jarri dute eta hantxe elkartuta jo dute Oñatirantz.