Bergarako Laboratorium museoak zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko irteera antolatu du azaroaren 4rako. 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta Santurtziko portutik irtenda Kantauri itsasoan zortzi bat orduko ibilbidea egingo dute, bi adituk lagunduta. Plaza mugatuak direnez, izena ahalik eta lasterren ematea komeni da, 943 76 90 03 telefono zenbakian.