2018ko otsailean itzuliko da Hilzoriko Kristoa Bergarara

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko irailaren 25a

Aurrera doaz, Sevillan, Bergarako Hilzoriko Kristoaren berreskuratze lanak. Jon Molina parrokoaren arabera Gabonetarako amaituta egongo da zaharberritzea, baina datorren urteko garizuman bueltatuko da San Pedro elizara: "Liturgikoki, Gabonak ez dira sasoi onena kristoari begira jartzeko eta horregatik haren etorrera hilabete eta erdi atzeratuko dugu. Otsail erdialderako helduko da".

Osorik irakurri