Irailaren 27tik 29ra bitartean, 22:00ak eta 06:00ak artean, tarteka erabat itxita egongo dela Gi-632 errepidea jakinarazi dute Aldundiko ordezkariek. Horren arrazoia da Deskargako saihesbideko lanen barruan Igeribarrerrotako zubibidearen habeak jarri beharra.