Bergarako Musika Eskolak musikal berria aurkeztu du eguerdian: Alizia musikala. Lewis Carroll-en Alice in the Wonderland obra hartu dute oinarri bezala, baina dagoeneko hura egin zenetik 150 urte pasa direnez, euskarazko moldaketa berri bat egin dute, jendaurrean erakusteko.