Erreka auzolanean garbitzeko ekimena antolatu du, bosgarren aldiz, Erreka Garbiketarako Batzordeak. Urriaren 7rako egin dute, 08:30ean, Seminarioko patioan, Labegaraietako kiroldegian edo Osintxun. Izena emateko azken eguna da urriaren 2a; izena eman ahalko da Udaltzaingoan, Agorrosingo harreran, Udal webgunean edo honako e-posta helbidera idatzita: errekagarbitzeko@gmail.com