Pol-Pol mendizale taldeko gazteek irteera berri bat antolatu dute urriaren 22rako. Usategieta, Otxola, Gorostieta eta Belate artean ibiliko dira –32 kilometro inguru– egun guztirako planean. 07:00etan irtengo dira Pesako geltokitik eta 18:00ak aldera itzuliko dira. Urriaren 19a baino lehen eman beharko da izena. Informazio gehiagorako: 680 35 78 93 (Xabier).