Urriaren 8an egingo dute Osintxuko II. mendi lasterketa (10:30, Osintxuko plazan). Izena aurrez emateko azken eguna urriaren 6a izango da, egubakoitza, eta herrikrosa.eus webgunearen bitartez egin behar da. Antolatzaileek, gehienez, 160 lagunendako tokia gorde dute, eta lasterketan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira.