Atzorako ere mobilizazioak deitu zituzten herriz herri, eta domekan bezala, hainbat eta hainbat bergarar kalera atera ziren. Arratsaldeko zazpietan Ibargaraiko biribilgunean banderak eta aldarrikapenak erakutsi zituzten, autoei klaxona jotzeko eskatuaz, eta bertan bildutakoek L'estaca edo Agure zaharra abesten bukatu zuten elkarretaratzea.