Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolan, Tximeleta gela dute, eta bertan, garun paralisia edo antzeko alterazio bat duten ikasleen gela egonkor bat dute. Hala, urtero, bat egiten dute Garun Paralisiaren Nazioarteko egunarekin. Aurten, Arrasate eta Bergarako Aspacekoen bisita izan dute, eta hauek beraien bizi esperientzia kontatuz, elkar ezagutzeko aukera izan dute.