Organo Erromantikoaren Nazioarteko zikloak atzo egin zuen lehen parada Santa Maria Parrokian. Emanaldi berezia izan zen atzokoa. Izan ere, bergararrak izan ziren emanaldiko protagonistak: organoan Aitor Olea eta haren musikari laguntzen, Aitor Biain oñatiarrak zuzentzen duen Bergarako Orfeoiaren ahotsa.