Bergarako osoko bilkuren aretoa jendez lepo bete zen atzo Goienagusik antolatuta Juanjo Alvarez juristak eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedradunak eman zuen hitzaldirako. Europaren etorkizuna eta 'brexit'-aren negoziazioak izenburupean eman zuen hitzaldia Alvarezek, eta Goienak Kataluniaren egoeraz ere galdetu zion.