Bergara-Soraluce taldeak partidu kaxkarra jokatu zuen atzo Labegaraietan Hernaniren aurka, baina amaiera polita izan zuen. Erasoan kamuts aritu ziren bi taldeak, azken markagailuak islatzen duen legez (38-37), baina hiru segundoren faltan Xabat Irazolak sartutako hiruko jaurtiketari esker, garaipena etxean geratu zen.