Emakumezkoen infantil mailako A eta B taldeko mahoneroek Realeko prestatzaileekin entrenamendua egin dute Ipintzako zelaian, Xabier Illarretarekin eta Aintzane Encinasekin (talde nagusiko kapitain ohia), hain zuzen. "Oso gustura aritu dira guztiak, errepikatzeko gogoz", dio klubeko presidente Iosu Elorzak.