17:00etan hasita, Bergarako Pilota Elkarteko Iker Gilek Tolosa-Aurrera taldeko ordezkariaren aurka jokatuko du infantil mailako partidua Udal Pilotalekuan. Horren ostean, nagusi mailan, Iñarra-Muguruza bikote bergararrak ere talde bereko bikotearen aurka jokatuko du. Partidu biak Gipuzkoako Txapelketakoak izango dira.