Bergarako Orkestra Sinfonikoak Safe Passage kontzertu solidarioa eskainiko du bihar, 20:30ean, Udal Pilotalekuan. Bertan batzen den dirua, musika ardatz hartuta siriar errefuxiatuekin lan egiten duen El Sistema Greece gobernuz kanpoko erakundeaentzat izango da. Konztertuaren bultzatzaile Aitziber Azkondok eta orkestrako presidente Leire Ibarzabalek eman dituzte azalpenak.