Zapatukoa ez zen kontzertu arrunta, emozioa nabari zen. Guztia kontrolpean izan arren, emanaldia hasteko minutu gutxi falta zirenean, musikarien aurpegian ardura eta zirrara ikus zitezkeen. Alfredo Gonzalez Chirlaquek batuta eskuan zuen, baina zuzendariak argi zuen, atzoko emanaldian, Bergarako Orkestra Sinfonikoa Europara ihes egindako milaka eta milaka errefuxiatuek zuzenduko zutela.