Bergarako Lokatza Ziklismo eskolak bizikletaren festa antolatu du gaur, domeka, seminarioan. 2 eta 10 urte arteko umeendako zirkuitua eta lehenengoz antolatu den bigarren eskuko bizikleten azoka izan dira. "Errekorra hautsi dugu aurten, 115 bat ume izan dira. Oso pozik gaude", diote antolatzaileek.