Udazken-neguko joeren berri izateko moda erakustaldia egin da Bergaran. Desfile hau, Bergarako Udalaren eta Bedelkar elkartearen lankidetzaren emaitza moduan jaio da, Bergara Bizi egitasmoaren barruan. 24 komertziok eta 100 herritar inguruk hartu dute parte.