Soraluze eta Bergara arteko lasterketa izango da bihar, zapatua, 16:30etik 18:30era bitartean. Hortaz, ordu tarte horretan herriaren erdiguneko hainbat kaletan autoen zirkulazioa etenda egongo dela jakinarazi dute Udaletik. Bideberri, Kruz Gallastegi, Irala, Irizar, Fraiskozuri, Juan XXIII, T. Aranzadi, Ibargarai eta Zurradero izango dira kaleok.