Osintxu Gaztañatan ekimenaren barruan antolatutako emanaldia da. Kiki, Koko eta Moko pailazoek 17:30ean hasiko dute emanaldia, domekan, Osintxuko frontoian. Txintxilintxin bakea egin ikuskizuna eskainiko dute: ate magiko bat izango dute pailazoek eta mago jakintsu bat ere izango da tartean, mago biolentoari aurre egin beharko diona.