Felipe Uriarte eta Jose Mari Rubio bergararrek eskala txikian egindako lurrun lokomotorea, Mikado 141-R modelokoa, martxan jarri dute gaur eguerdian Aroztegi aretoan. Herritar askoren ikusmina piztu du. Bergarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza astearen barruan egin dute.