Bolua auzotik igarotzen den Goiko Trenbidea moduan ezaguna den pasealekuko zati bat itxita dago. Hain zuzen, aurten zuhaitzek sortu dituzten arazoak ikusita, Udalak eskaera egin dio bertako lurren jabeari ingurua txukuntzeko. Lurren jabeak garbiketari ekin diolako bidea itxita egongo da datozen egunetan.