Paso handiko gunea da Santa Marina eliz ataria eta bertako lanek bizpahiru aste iraungo dute. Apurtuta dauden harlauzak kendu, berriak jarri eta hutsuneak ondo lotuko dituzte. Horrez gain, irtendako zatiak ere leuntzen dihardute, estropezuak ekiditeko. Gainera, parrokia kanpoko zati bat ere konponduko dute.