Iñaki Goirizelaia eta Julio Lafuente Jakiundeko ohorezko jakitun izendatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia bergara

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren akademiak osoko bilkura egin du Bergarako Olaso dorrean. Aukera aprobetxatu dute, gainera, akademiaren 10. urteurrena ospatzeko. Gaurko bilkuran bi ohorezko jakitun berri izendatu dituzte: Julio Lafuente, Nafarroako Unibertsitateko errektore ohia; eta, Iñaki Goirizelaia, EHUko errektore ohia. Hara joandakoen txalo zaparrada jaso dute biek dominak jantzi dituztenean.

Osorik irakurri