Ibon Iparragirre Ondarroako presoaren egoera salatzeko agerraldia egin zuten atzo iluntzean Bergarako plazan Gure artera-Sarek deituta. Hainbat lagun batu ziren Dispertsioa amaitu eta Ibon Sos zioten leloen atzean. Ibon Iparragirre "hil ala biziko egoeran" dagoela salatu dute, eta "urgentziaz aske utzi" behar dutela "kartzelan hil ez dadin".