Ekipazioko arropak soinean jantzita, Agorrosin igerilekuan egin dute 2017-2018 denboraldiko igerilarien aurkezpena. 85 igerilari inguruk ekin diote dagoeneko denboraldi berriari Xabi Labaka entrenatzailea lagun dutela, benjamin mailatik hasi eta nagusien maila arteko kategoriatan. Elkarteko zuzendaritza taldeak, bide batez, helbide berria sortu eurekin harremanetan jartzeko: gurasoakbergaraie@gmail.com.