Bergarako hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera handitzeko asmoz, Jardunek eta Udalak 11 egun euskaraz ekimena aurkeztuko dute domekan Irala kalean (12:00): "Hurbildu zaitezte; eguraldi txarra badago, karpa izango dugu prest!". Gaur, azaroak 30, pintxo tertulia egingo dute Irizarren (19:00).