Irrintzi tabernako jokalariak Comillasen (Kantabria) izan dira asteburuan, Kantauri Itsasoko dardo kopan –AZN kopa– eta emaitza bikainak eskuratuta itzuli dira. Batetik, Eva Lanzosek brontzezko domina eskuratu du Gipuzkoako emakumezkoen selekzioarekin. Taldekako sailkapenari dagokionez, Irrintzi taberna hamazazpigarren sailkatu da –64tik–.