Gabonetako giroa nabari da Bergaran ere, bereziki umeek eta gaztetxoek igarriko zuten. Izan ere, Udal frontoiaren atarian urtarrilaren 7ra arte egongo diren ohe elastikoak probatu dituzte hainbat umek eta seminarioko karpan, Bergara Bizi ekimenari esker, jolas parkea jarri zuten atzo, zapatua.