Arizmendik antolatzen duen Gabonetako Emakumezkoen XIII. Futbol Txapelketaren aurkezpena egin dute gaur Almen gunean. Bertan, Real taldeko emakumezkoen futbol arduraduna, Garbine Etxeberria, Eibar Kirol taldeko emakumezkoen futbol arduraduna den Jon Zabaleta, Mikel Uribetxebarria, Aretxabaletako Udaleko zinegotzia, Unai Busturia, Arizmendi Ikastolako Almen guneko zuzendaria, eta Arizmendi Kirol Elkarteko kidea den Gorka Gabilondo batu dira txapelketaren berri emateko.