Arantzazu Idigoras bergararrak Sueños del ayer helduendako liburua aurkeztuko du gaur Errotalde jauregian, 20:00etan. Liburuan, amets erotiko bat oinarri duen istorioa kontatzen du. VIvelibro argitaletxeak argitaratu du liburua, eta gazteleraz dago idatzita.