Miguel Altunako GARBI SLS ,saritua enpresa simulatuen azokan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko abenduaren 14a

Abenduaren 13an Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketako “Administrazioa eta Finantzak” zikloko 2.mailako ikasleak BECen izan dira “Enpresa Simulatuen” azokaren 8.edizioan. Bertan Euskal Herriko 21 ikastetxe-enpresa zeuden eta 7 ikastetxe-enpresa bisitari gisa azaldu dira, hauetako batzuk Euskal Herritik kanpokoak. Jardunaldiaren amaieran, enpresa parte hartzaileen artean sari banaketa egin da eta, standaren itxura eta erakargarritasuna, bezeroei eskainitako arreta, lortutako aliantzak eta transmititutako enpresa-irudi onenaren saria irabazi du gure ikastetxeko “GARBI SLS” enpresak.

Osorik irakurri